ERREPRESIOAREN AURKAKO GIDALIBURUA
5,00€
Gure helburua da gidaliburu hau lagungarria izatea talde eta mugimendu sozialen militante eta aktibistentzat eta baita edozein herritarrarentzat ere, batez ere polizien jardueren aurrean egoerarik ahulenean daudenentzat (migratzaile papergabeak, gizartetik baztertuta bizi diren pertsonak, e.a.). Lege-aholkuak emateaz gain, errepresioari aurre egiteko zenbait aholku eta gomendio praktiko ere azaltzen dugu ikuspuntu solidario eta psikosozialetik.
Precio: 5,00 €
Haz tu pedido en: sinkuartelmateriales2021@gmail.com
Descripción
Azken urteotan hainbat lege aldaketa gertatu da eta aldaketa horiek Espainiako estatuko eredu errepresiboa aldarazi dute: Zigor Kodearen, Herri Segurtasuna Babesteko legearen eta Prozedura Kriminalaren legearen azken aldaketek zigor eta zehapen sistemaren aldaketa sakona ekarri dute. Horrek aurretik egindako gidaliburuak zaharkituta utzi ditu. Horrexegatik, Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak, errepresioaren estualdi horri aurka egiteaz gain, Errepresioaren aurkako Gidaliburu hau argitaratu dugu, horren bitartez gure inguruko pertsonek beren eskubideak eta araudiaren aldaketak hobeto ezagutzeko