Insumisioa, 30 urte desobeditzen

Hilos tablero poster

Insumisioa, 30 urte desobeditzen

Gaur, 2019. otsailaren 20arekin, 30 urte beteko dira Nahitaezko Soldaduzkaren aurrean planto egin zuten lehen insumisoak aurkeztu zirenetik.

KEM-MOC Bilboko talde antimilitaristak hauen hogeita hamar urteko desobedientzia antimilitarista berrikusketa eta euren mugimenduaren gaurko borrokak eta aldarrikapenei buruz hitz egingo dute.

Junto a ellas en el centro cívico La Bolsa a las 19h estará estará el Colectivo Miradas, para presentar el documental “Los hilos del Tablero”, una película documental que analiza el complejo militar industrial y muestra las huellas de las guerras a través de testimonios de personas refugiadas.

Hilos tablero poster

Milaka izan ziren haien bidea jarraitu zutenak, bai plazara, bai auzitegietara baita espetxeetara ere. Ez auzitegi zibil ezta militarrik ere, ez gaitasungabetzeek, ezta espetxeak ezin izan zuten insumisioa geldiarazi. Haien desobedientziaren ondorioak onartzerakoan, insumisoek bere aldarrikapenetarako esanahiaz jositako bozgorailu bat piztu zuten.

Haien desobedientziaren ondorioak onartzerakoan, insumisoek bere aldarrikapenetarako esanahiaz jositako bozgorailu bat piztu zuten. Insumisioak kolpe hilgarria eman zion bokazio militarismori. KEM-MOCek jauzi kualitatiboa egin zuen bere estrategian: kontzientzia-eragozpena egiteko garaian norbanakoaren eskubideak gainditu eta ekintza kolektibo bat antolatzea izan zen estrategia berria, egitura militarrak ezeztatzeko. 1989. urtetik hona, hogei mila insumiso baino gehiago egon dira, bai Nahitaezko Soldaduzkan bai Ordezko Prestazioan; azken hori, Estatuaren ahalegin bat besterik ez zen izan antimilitaristek planteatzen zuten desobedientzia birbideratzeko. Lau mila lagun baino gehiago epaitu zituzten eta ia bi mila espetxeratu zituzten. 2002ko maiatzean, zuela bost hilabete Nahitaezko Soldadutza desagertu ondoren, atera ziren kartzelatik azken insumisoak, inposatzen ari zitzaien isilpeko indultuari uko eginez.

El legado de la insumisión es significativo: ha mostrado que es posible poner en práctica la desobediencia civil y luchar de manera eficaz desde la noviolencia. Ha servido de referente a muchos movimientos sociales, que hoy en día se la plantean y practican. También ha revelado que la organización y las estrategias colectivas pueden poner en jaque a instituciones tan poderosas como el ejército.

 Esperientzia desobedientearen oroimenak desafioz betetako bideari aurre egiteko laguntzen digu. Gaur egungo munduak gure erantzuna eta gure borroka eskatzen ditu: boteretsuak gero eta botere gehiago dute, eta ejerzitoak erabiltzen dituzte haien interes ekonomikoak dauden lekuetan haien baldintzak inposatzeko. Lorpen sozialak desegiten dira aurrekontu militarrak neurri gabe handitzen diren bitartean; urrun lehertzen diren bonbak hemen ekoizten dira oraindik, alegia, gerra hemen berton hasten da. Insumisioak erakutsi dizkigu gehiegikerien aurrean borroka egiteko tresnak: desobedientzia, ezbiolentzia eta umore ona, irudimen askorekin eta antolaketa kolektiboarekin. Eta eraginkorrak direla gogorarazten digu