Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

NATOren maniobrak salatzeko ekintza ezbiolentoa Bilbon (2015-10-10)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Maniobras 10-10-2015 1

 

Gaur, 2015eko urriaren 10ean, zapatuan, Bilboko Talde Antimilitarista KEM-MOC eta Sinkuartel Konpartsa Antimilitaristak kaleko ekintza ezbiolento bat egin dute Bilbon, NATOren “Trident Juncture” maniobra militarrak salatzeko. Salatu egin dute gerraren prestaketa, gizarteak jasan behar dituen ondorio kaltegarriengatik: gastu erraldoia eta mehatxua.

 

Ekintza horretan, militarrez jantziriko antimilitarista talde batek Bilboko Uribitarte pasealekua okupatu du maniobra militarrak egiten: jaurtiketa-praktika xede zibilekin, tankeen gidaketa, errekrutatze-mahaiak eta entrenamendu militarra (Jauna! Bai, jauna!), hobeto eta gehiago hiltzeko ahalmena landuz. Ondoren, “Anarkiaren Kumeak” motoristen banda antimilitarista ailegatu da, larruzko jakaz jantzita, tatuajeak eta guzti. “Gerra hemen hasten da” eta “War is over, Gerrarik ez” lelopetan, maniobra militarrak askoz jarduera osasuntsuagoak bihurtu dituzte: dardo ez-kaltegarrien jaurtiketa, maniobrak jostailu-motorrekin, musika, dantza eta rock-and-rolla. Maniobra militarrak geldiarazi dituzte, eta behetik gora eraldatu dute egoera, militarrak desertatzea eta dantzatzen hastea lortuz.

 

Maniobras 10-10-2015 2

 

Maniobras 10-10-2015 3

 

NATOren Trident Juncture maniobra militarrak pasa den zapatua hasi ziren, eta 2015eko azaroaren 6ra arte iraungo dute, bereziki, Italia, Portugal eta Espainiako lurraldeetan. 30 estatutako 36.000 militar baino gehiagok hartuko dute parte. Espainiako Defentsako Ministroaren hitzetan, “2015 urtean, NATOren ariketa handiena izango da”, eta “Atlantikoko Aliantzaren mugimendu garrantzitsuena izango da Gerra Hotzaren ostean, azken hamarkadan”. 20.000 inguru soldadu espainiarrek hartuko dute parte (parte hartuko duten erdia baino gehiagok), eta Estatuko zortzi gunetan zabalduko dira. Morenés ministroak ez du zehaztu maniobretan gastatuko den neurriz kanpoko dirutza, ezta NATOk ere.

 

Maniobras 10-10-2015 4

 

Aktibista baten hitzetan, “ejerzitoak eta maniobra hauek errekurtsoen xahubide hutsa dira, eta zama odoltsua dira munduaren bakearentzat. Horregatik, eta gizateria osoaren onerako, gainetik kendu behar ditugu”. KEM-MOC eta Sinkuartelek  desobeditzera deitu egin dute xahubide eta zorotasun militarrak gelditzeko.

 

 

 

 

 

FACEBOOK (ARGAZKIAK)

TELEBERRI MEDIODÍA

TELEBERRI NOCHE

GAUR EGUN EGUERDIA

EITB

BEGIRADA

AUSDRUCK

 

 

 

Share