Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Nor gara

1996.an Sinkuartel konpartsa sortu genuen, gure ikuspegi antimilitaristatik eta gerraren eta haren prestaketaren salaketa egiteko. Bilboko Talde Antimilitarista den KEM-MOCetik pentsatu genuen Aste Nagusia gune ezinhobea zela gure pentsakera modu dibertigarri eta askean zabaltzeko: bakea nahi baduzu, presta ezazu bakea (si vis pacem para pacem). Gainera, umore onez, herri-antolakuntzan, dantzan eta mozorro ugariekin egiten dugu gure iraultza.

Lan antimilitarista egiteko dugun modua, alegia, asamblearismoa, iraultza bizitzeko dugun erarekin elkartu egiten dugu, umorearekin eta jaki goxoekin baita ere. Zati guztiek osotasuna eratzen dute, eta ez da bata bestea falta bada.

1996tik aurrera Bilboko Konpartsen programazio-batzordean parte hartu dugu, konpartsak Aste nagusian, Ihauterietan, Tomas Deunan eta Konpartsero eguna bezalako jardueren funtsa dena.

 

2006.an konpartsa moduan gure hamargarren urteurrena izan zen eta ospakizun berezia izan genuen: Marta gure konpartsera txupinera izan zen. A zer nolako urtea eta a zer nolako jaiak!!!

 

Geldirik ezin dugunez egon, gure txosna hamaika aldiz birpentsatu dugu, eta jarraitzen dugu hala egiten! Gure zirrarak eta gure aurrerakuntzak gure ekintza guztietara zabaltzen ditugu. Txosna gune propio bat da: askea, konprometitua eta guztion arteko kontsentsuan oinarrituta. Pertsona bakoitzak hoberen egiten dakiena bertan gehitzeko aukera du.

 

Eta urte askotarako!!!

 

 

alt

 

 

Share