Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Gure Txosna

Sinkuartel eta Bilboko Aste Nagusia

Abuztuan Bilbon Aste Nagusia ospatzen da, aste oso bat non Bilboko Konpartsen konpartsak jai izugarri bat antolatzen dugun.
 
 
Jai hauen hoberena pluralak eta parte-hartzaileak direla, horregaitik edonork eman dezake bere ideiak eta ilusioa, horrela dibertsioa handiagotuz.
 
 
Jai esparrua Bilboko Areatzan kokatzen da, Alde Zaharraren ondoan, bertan konpartsa desberdinek gure txosnak muntatzen ditugu. Sinkuartelek, Triangune deritzon gune bat osatzen du beste mugimendu sozialen arloko bi konpartsekin batera, Bizizaleak (ekologistak) eta Mekauen (internazionalistak). Triangune honek eszenatoki bat du eta Aste Nagusi guztian zehar kontzertuak eta emanaldiak antolatzen dira.
 
 
Sinkuartel txosna oso ezaguna da, batetik bere kolore deigarri eta dekorazioagaitik, eta bestetik musika oso dantzagarria jartzen duelako. Musika honek emanaldiak eta transformismoa egiten laguntzen du (ez da zaila gutako nonor barra gainean dantzan ikustea), baita ere zuhaitzez zuhaitz egiten dugun tirolina showa ere. Trianguneko eszenatokian, playback lehiaketa dibertigarri bat antolatzen dugu, eta edonork parte hartu dezake.
 
 
Eta indarrik gabe geratzen hasten bazara, energiak berriz kargatu ahal dituzu gure ogitarteko ospetsuekin: Markaida on batekin edo Benavides exotiko batekin haren osagai bereziarekin, Aste Nagusiko ogitarte gustokoenetatik bat bihurtuz. Egia esanda gastronomia da Sinkuarteleko konpartsari izateko arrazoi nagusienetariko bat; hori dela eta festan antolatzen diren Lehiaketa Gastronomiko sari ez gutxi jaso ditugu.
 
 
Jarraian, Sinkuartelek Bilboko Aste Nagusian parte hartzen duenetik, urte ero hauek nolakoak izan diren ikus dezazuen aipamen labur bat egingo dugu.
 

2010: Alístate a las fuerzas mamadas: Nik nahi dudana izango zara.

201ean konpartsa guztiok egin genuen plantea asteazkenean, Udaletxeak konpartsei egindako erasoak salatzeko. Horregatik margotu genituen txosnak beltzez, eta bidenabar, gustuko izan genuen kolore hori! Sinkuarteleko txosnaren diseinu bitxia primerakoa zen: kuartel militar bat bihurtu genuen, dorreak eta guzti. “Sin” aurrizkia kendu genion gure izenari txosna “kuartel” bilakatzeko. Gure leloa: “Zuen buruengandik babesteko gaude gu hemen!”. Kuartelik parrandazaleena izan zen, dudarik gabe!

Hainbat konpartsek, gure atarteko, inbasio ezbiolento bat egin ziguten, uretatik, lurretik eta airetik, eta, harze geroztik, “Sin” hizkiak berreskuratu zituen gure konpartsak: Sinkuartel ginen berriro.

2009: Industria militarraren aurka, kohete bat bota dezagun!

7 metroko euskal misila, Euskopatriot bat, gure txosnaren kanpotik ikusten zen. Haren inguruan, hegazkin-gidariak, militarrak, KGBko agintariak, soldadu txetxenoak eta Indiako zapi asko. Batzuetan, gu geu nahasten gara gure poutpourriekin. Baina jaia eta salaketa elkartzeko kontuetan, ez dugu zalantzarik: Sinkuartel Konpartsa Antimilitarista industria militarraren aurka!

Nahiz eta ondo merezi izan dugun, oraindik ez dugu Trianguneko playbak-txapelketa inoiz irabazi. Iritsiko da eguna.

2008: 69ko maiatza: MAKE LOVE, NOT WAR

Gure txosnaren diseinu berria guztiz egokia zen. Harmailak hor geratzen ziren baita iturria ere, nola ez! Bi zati nagusi zeuden: lehenengoan, sukaldea eta txokoa. Bestean, barra eta goiko solairua; goiko aldean kokatu ziren DJ-ak, musika jartzeko garaian panorama inork baino hobeto ikusi ahal izateko.

Maitasun asko, lore asko, jipi piloa… eta konpartsen arteko inbasioak jai-ohitura dibertigarri eta adiskidetsu bilakatzen dira. Beste konpartsetako lagunekin jaia egitea da Sinkuarteleko konpartsari on baten ikur!

2007: Superheroiak

“Super”.. bai, bagara; “heroiak”, berriz, oso gutxi batzuk agian. Koldarkeriagatik izango da! Baina adoretsuak izan ginen, benetan, likrazko body horiek janzteko, tente-tente potente!

Gure superbotereak erabiliz, tankearen kanoia tolestu genuen. Aldi berean, superbotereak nahiko lagungarriak gertatu ziren hainbeste denboraz dantzatzeko, hain lo gutxi eginda, gainera!

Sinkuarteleko transformismoak eta performance ospetsuek benetako arrakasta izan zuten barruan zein kanpoan: haizetik, lurretik baita itsas zailetan ere, gure ikuskizuna, nagusi!

Hain handia zen gure txosna, sinplifikatzea erabaki baikenuela, muntaia erraztearren.

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL