Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Beste Ekimenak

Sinkuartel, parte-hartzea

 

Sinkuartel Bilboko KEM-MOC mugimendu antimilitaristan kokatzen da, horregatik gure jarduera guztietan gerra guztien salaketa egiten dugu eta armadak desagertzea eskatzen dugu.

Sinkuartel Bilboko Konpartsen federazioaren partaidea da. Bilboko Konpartsak antolatzen dituen ekintza guztietan alaitasunez eta irri batez parte hartzen dugu. Ihauterietako jaitsieran egoten gara, Tomas deuna egunean ere bai, uztailean Arenalean ospatzen den Konpartsero egunean pintxo goxoak prestatzen ditugu eta Bilboko Aste Nagusiko txosnen artean koloretsuenetarikoa da gurea. Festaz gainezka dagoen txosnan aurkituko gaituzu.

Gainera, beste konpartsariekin batera egiten ditugun jardueretaz gain, urtean zehar Bilboko eguneroko bizitzan eta gizarte-esparruetan ere hartzen dugu parte. Gizarte-mugimendu ezberdinek antolatzen dituzten zenbait ekintza eta aldarrikapenekin bat egiten dugu. Gure baflepoteoekin kaleak alaitzen ditugu, eta gure Kaskulore kamiseta eta  “MAKE LOVE NOT WAR” pegatinak ikusita ezagutuko gaituzu.

Eta ez hori bakarrik! Sagardotegietara txangoak antolatzen ditugu, egungo gaien inguruko hitzaldiak eta gogoetak ere antolatzen ditugu, mendi-martxak ere egiten ditugu, kale-merkatuetan parte hartzen dugu, eta beste hainbat ekintza egiten ditugu. Oso erraza izaten da pintxo goxo-goxoak dauzkaten tabernetan gu aurkitzea, a ze gosea…

 

Feudalismorik ez alargada