Sinkuartel

Ekaina 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2

XXVII. Martxa Antimilitarista Soietxeko Kuartel Militarrera, Mungian (2016-11-12)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Soietxe-ko kuartela behar sozialetarako erabiltzea eskatzen dute.

 

Gaur, Bizkaiko hainbat kolektibok eskatu dute lurraldeko instalazio militar handiena den Soietxeko kuartela desagertzea. Kuartelak Mungian hartzen dituen lursailak erabilera sozialerako aldarrikatu dute, konkretuki “porruak ereiteko”.

 

Soietxe 12-11-2016 1

 

Talde antolatzaileen ustez –haien artean Ekologistak Martxan, Butroi Bizirik Transizioan, Berri Otxoak, Kakitzat, Ernai, Eguzki, Askapena, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Baratzea Gatika- “instalazio militarrek ez diote ezer onik ekartzen ez Uribe-Butroiri ezta Bizkaiari ere”. Horregatik, porru-baratze hau instalazio militar bihurtu zutenetik aldarrikatu dute lur hauek laborantzarako berreskuratzea.

 

Aurten hogeita zazpigarren ediziora heltzen den Soietxeko kuartel militarraren aurkako urteroko martxan, talde antolatzaileek adierazi dute “kuartelaren benetako papera ez dela gure segurtasuna defendatzea, baizik eta sistema kapitalista neoliberalaren interesak babestea, horrek lan-ezegonkortasunera, pobreziara eta gizarte-bazterketara eramaten bagaitu ere. Soietxeko instalazioak mantentzeko diru publiko asko xahutzen da, gastu sozialetan murrizketak egiten diren bitartean. 

 

Soietxe 12-11-2016 2

 

Soietxe 12-11-2016 3

 

Soietxe 12-11-2016 4

 

Antzezpen baten bidez, bazkari herrikoi bat antolatu dute porrusalda menuarekin. Esan dutenaren arabera, “porruak osasungarriagoak dira bonbak eta balak baino, eta hobeto digeritzen dira”. Bazkari sinboliko honekin Soietxeko kuartelaren moduko azpiegiturak desegitea exijitu dute: “Estatu Espainiarrak gaur egun 16 gerratetan parte hartzen du, eta munduko zazpigarren arma-esportatzailea da. Horrek esan gura du Siria moduko gerrateak mantentzen eta horrelako gerrateetatik ihes egitean gure mugetara heltzeko bizi duten egoera onartezinean ere laguntzen duela”.

 

Soietxe 12-11-2016 5

 

Soietxe 12-11-2016 6

 

Esandako kolektiboek gastu militarrak behar sozialetara bideratzea eta azpiegitura militar guztiak desegitea eskatu dute, haien lursailak onura sozialeko erabileretarako birmoldatuz. “Gure ustean zentzuzkoagoa da - adierazi dute – Uribe-Butroietik gerra prestatu ordez, Soietxeko lurrak justizia, berdintasuna eta elikadura subiranotasuna lantzeko erabil daitezela. Horren guzti horren ikur moduan, nahiago dugu porruak haztea armak baino”.

 

BOTA KUARTELIE TA EREIN PORRUE!

 

 

 

FACEBOOK (ARGAZKIAK)

KARTELA ETA DEIALDIA

MARTXAREN AURKEZPENA

ABC

EITB

EL CORREO

EL DIARIO.ES

NAIZ

BERRIA

GAUR EGUN GAUA

BILBOKO URIOLA

 

 

 

 

Share