Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Bi aktibista auziperatuta Libiako gerran partidu politikoek izan duten parte-hartzea salatzeagatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Acción Sabin Etxea 2011 1

 

Apirilaren 16an, goizeko 10:30etan, Bilbon, gerraren aurkako bi aktibista igo ziren PNV-EAJren egoitzako hormatik (Sabin Etxean) eta eskegi zuten pankarta bat honako lelo honekin: “EAJ-PNV: Sí a la guerra. Gerra inperialistarik ez”. EKINTZARI ESTEKA.

 

Gaur, 2011ko uztailak 26, aktibistok bilboko 7. instrukzio-epaitegian aurkeztu behar izan dira, ordena publikoaren aurkako delituagatik auzipetuta. Ekologistak Martxan, KEM-MOC, Kakitzat, Sare Antifaxista eta Komite Internazionalistak taldeok berriro ere salatu nahi ditugu Libiako gerra eta armadaren, partidu politikoen eta armagintza-industriaren papera, poblazio zibilaren oinaze eta atsekabearen kontura negozioa egiten dutelako.

  

Acción Sabin Etxea 2011 2

 

2011ko martxoaren 22an, Espainiako diputatuen kongresuak Libiako gerran Espainiak parte hartzea erabaki zuen ia aho batez PNV-EAJ, PSOE, PP, CiU, ERC, ICV, UPD, UPN eta CC alderdien botoekin. Europako estatuek eta Ipar Amerikak bultzatu dute Libiako gerra, NBEren begirunez.

 

Acción Sabin Etxea 2011 3

 

Salatzen dugu gatazkak konpontzeko bide bezala gerraz baliatzea; izan ere, Libiako herriak jasango ditu gerraren ondorioak: hondamendia, heriotza eta miseria. Tamalez, denboran oso gertu ditugu halako gertaera larrien adibidea: Afganistan eta Irak, kasu.


Salatzen dugu interes ekonomikoen mesedetan egiten den gerraren aldeko apustua; petrolioaren eta gasaren gaineko interesetatik haratago daudenak, gainera. Are gehiago, salatzen dugu gerra honen aurretik estatu erasotzaileak aberastu egin direla Libiari armak salduta; 2005etik gaur arte Espainiak 10,7 milioi euro saldu dizkio Libiari armatan, eta 6,8 milioi euro 2010eko lehen seihilekoan. Euskal Herriko ITP eta SENER enpresek ere egiten dute mozkina gerra honetan. Hain zuzen ere, 2010eko martxoan ITPk Libiako hegazkin militarren mantenu-lanak egiteko hitzarmena sinatu zuen; horrez gain, Espainiak Libiara bidalitako F18 hegazkinen mantenuaz ere arduratzen da ITP. Hegazkin horiek SENERrek ekoitzitako Taurus eta IRIS-T misilak daramatzate, gainera.

 

Acción Sabin Etxea 2011 4

 

Salatzen dugu boteretsuenek kontsumo-eredu arduragabe baten eta baliabideen ustiaketa masibo baten mesedetan egiten duten herrien gaineko eraso inperialista; ingurumena hondatzen duten baliabide naturalak espoliatzeko erasoa.


Horregatik, PNV-EAJ, PSOE, PP, CiU, ERC, ICV, UPD, UPN eta CC gerra honetan protagonista direla aldarrikatu nahi dugu, eta herritarrak defendatzearen aitzakia faltsupean, herrialde boteretsuenen interesak defendatzen ari direla adierazi nahi dugu. Libiako herritarrak pairatzen ari diren egoera larriak alderdi horien guztien erantzukizun dira.

 

Acción Sabin Etxea 2011 5

 

 

 

 

Share