Sinkuartel

Uztaila 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6

X BIZI MARTXA, ARMAGINTZAREN AURKA (2017-4-22)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Bizi-Martxa 22-4-2017 1

 

Gaur, apirilaren 22an, larunbata, Bizkaiko ekologista, antimilitarista eta internazionalista erakundeen lagunok elkartu gara “Gastu Militarra eta Armagintzaren kontrako 10. Bizi-Martxa” burutzeko. Martxa hau “Gastu militarraren kontrako ekintza orokorraren astea”ren barruan kokatuta dago.

 

Martxa hau goizeko 11etan hasi da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurretik, Barakaldoko “Precicast” militar lantegira hurbildu gara, eta bukatu da Getxoko “Sener” enpresaren aurrean. 

 

“Gastu militarraren kontrako kanpaina mundiala” nazioarteko mailan 2014. urtetik egiten den ekimena da. Gobernu eta erakundei militar proiektu eta gatazketan gastatzen duten dirutza osasunan, hezkuntzan, etxebizitzan edota beste gastu sozialetan inbertitzeko eskatzea da ekimen honen helburua.

 

Bizi-Martxa 22-4-2017 2

 

Gero eta murrizketa gehiago pairatzen ari gara, dirua ez dagoela aitzakiaz, baina benetako errealitatea honakoa da:

 

- Defentsa Ministerioaren aurrekontua aurten %30an haziko da, 2017. urtean 5.734 milioietatik 7.558 milioikoa izatera pasako da.

- Honetaz aparte badaude kontutan hartu beharreko beste zenbait kopuru. Klase pasiboak eta erakunde militarrak (5.300 milioi), Barne Ministerioa (2.800 milioi) eta Industria Ministerioa (700 milioi euro).

- Gainera, 2016 eta 2017ko armamentu planei dagokien zorra ordaintzeko 1.824,5 milioi gastatuko dira (2017rako 1.107 milioi, eta 2016tik ordaintzeke dauden beste 716). Armagintza proiektuarekin lotutako zorra 21.000 milioietakoa da. Zehazki, Pizarro eta Leopard 1.500 tanke; Eurofighter hegazkinak, urpekuntziak, Tigre eta NH-90 helikopteroak eta misilak erosteko, besteak beste.

- Hurrengo 10 urtetan gastu militarra igoko dela iragarri dute, BPGko %2a izan arte.

 

Ekimen honekin salaketa bikoitza egin nahi dugu: Alde batetik gastu militarrerako eta armagintza bultzatzeko euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela, eta beste aldetik euskal armagintza eta Israel armadaren arteko dagoen harremana.

 

Bizi-Martxa 22-4-2017 3

 

Euskal armagintzan 100 enpresa inguruk parte hartzen dute. Armagintzaren fakturazioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuko hirugarren postuan dago, Madril eta Andaluziaren atzetik.

 

Defentsa-Ministerioak emandako datuen arabera, material militarraren fakturazioan EAEko bi enpresa Estatu espainiarreko 10 enpresa handienen artean kokatuta daude: ITP seigarrena da, eta Aernnova zortzigarrena.

 

Ildo berean, aipagarria da SAPA “armamentua” azpisektorean seigarren enpresa dela estatu mailan, eta Sener bigarrena “misilak” sektorean, seigarrena “aeroespazial militarrak” sektorean eta hamabigarrena “armamentua” sektorean.

 

Euskal armagintzaren enpresek urtero, gutxi gora behera, 800 milloi eurotako material militarra saltzen dute. Erosleak desberdinak dira: Estatuko defentsa eta armadaren ministeritza, Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Arabia Saudi, Marroko, Israel, Yemen edo Siria, besteak beste. Negozio honen mozkinak 150 milloi eurotakoak dira.

 

Bizi-Martxa 22-4-2017 4

 

Adibide moduan aipatuko dugu Getxoko SENER enpresa. Israeleko “Israel Aircraft Industries LTD” enpresarekin laguntzeko konpromisoa dauka, material aereonautiko berriak diseinatzeko, “Vulcan” programaren barruan, eta negozio hauen zenbatekoa 5 milloi eurotakoa da. Laguntza honek beste laguntzaile bat dauka: “Rafael” enpresa. Hauentzako Israeleko hegazkin militarretan dauden sensoreak diseinatu egin ditu Getxoko enpresak. Sensore hauen zeregina bonbardeatu behar duten helburua aurkitzea eta ardaztea da.

 

“Sener” europa mailan enpresa liderra da, besteak beste, hurrengo arlotan: “Ekintza eta Kontrola” sistemetan, eta taurus KEPD 350, IRIS-T, RBS 70 NG, METEOR eta NSM misilentzako “Inteligentzia, Zaintza, Ezagutzea eta Sistema Integratuak” aplikazioetan.

 

Beste aldetik beste enpresa bat salatuko dugu, hain zuzen ere, Barakaldoko “PRECICAST”, “ITP” taldearen barruan dagoena, eta Airbus A400M militar garraiorako hegazkinaren eta europear guda hegazkinaren hainbat pieza egiten duena.

 

Hau dana salatzeko, eta armagintzak “zibil industria” bihur dezan eskatzeko, bizi martxa hauxe antolatu dugu. Holako gauza bat gertatu zen Euskal Herrian duela urte batzuk: “Orbea” enpresa hasi zenean armak egiten zituen, hain zuzen ere pistolak, rebolberrak eta arma motza desberdinak. Gaur egun, Orbeak bizikletak egiten ditu.

 

ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN,
KAKITZAT, KEM-MOC eta KOMITE INTERNAZIONALISTAK

 

 

 

FACEBOOK (ARGAZKIAK)

KARTELA ETA DEIALDIA

PRENTSAURREKOA: AURKEZPENA

BERRIA

LA SEXTA

HERRIKOLORE

GARA

NAIZ

BARAKALDO DIGITAL

EITB

 

 

 

 

 

 

Share