Sinkuartel

Iraila 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

Eragozpen Fiskala: Informazio-mahaia Unamuno plazan (Bilbao, 2017-4-8)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Gaur egun testuinguru latz batean aurkitzen gara: langabezia, desberdintasun soziala, pobrezia, gizarte-bazterketa, eta gure eskubide eta lorpen sozialak murriztu dituzte. Honi aurre egiteko ERAGOZPEN FISKALA tresnarekin gainditu ahal izango dugu politika injustuen aurrean dugun biktimen papel hori, eta agente aktiboetan bihurtuko gara alternatibak eraikiz.

 

FACEBOOK (ARGAZKIAK)

 

Mesa informativa 8-4-2017 1

 

Zer da Eragozpen Fiskala?


Eragozpen Fiskala desobedientzia zibilaren ekintza bat da: gure zergen parte bat ez ordaindu, hau da, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partidak (egitura militarrak, bankuen erreskateak, AHT…) eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara.

 

Mesa informativa 8-4-2017 2

 

Mesa informativa 8-4-2017 3

 

Zergaitik eta zertarako egin behar da Eragozpen Fiskala?


Tresna honen bidez erantzun kolektibo eta antolatu bat eman dezakegu honetarako:
- Adierazteko ez ditugula onartzen egitura politikoaren edo Gobernuaren proiektu batzuk
- Presioa egiteko Estatuari, bidegabeak iruditzen zaizkigun partidetan gure dirua ez dezan inbertitu.
- Sortu nahi dugun gizarte-ereduaren inguruko eztabaida sortzeko herritarren artean.
- Kolektiboki eta pertsonalki boteretsu egiten gaituen tresna bat martxan jartzeko, eta gure errealitatearen eraikuntzan protagonista izatea ahalbidetzeko.
- Zuzendutako diruarekin sozialki eraldatzaileak diren proiektuak bultzatzeko.

 

Mesa informativa 8-4-2017 4

 

Nola egiten da Eragozpen Fiskala?


Oso erraza da. Etor zaitez gure Eragozpen Fiskalerako bulegora eta errenta-aitorpena egingo dizugu, dohainik. Eskatu hitzordua hemen: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu eta esango dizugu zer ekarri behar duzun. Telefonoa: 609 469 599



ZURE ZERGAK DESARMATU!
ESKANDALUZKOA IRUDITZEN ZAIZUN GUZTIARI DESOBEDITU.
HOBETSI BIDEZKOTASUNA ETA EZ LEGEZKOTASUNA!


www.eragozpenfiskala.org/

 

 

 

Liburuxkaren informazioa (egin click handitzeko):

OF 2017 1 OF 2017 2 OF 2017 3

 

 Eragozpen Fiskala - Objeción Fiscal

 

 

Share