Sinkuartel

Iraila 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

KORRIKA: Kilometro Antimilitarista Bilbon (2017-4-6)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Tipi-tapa… Korrika!!

 

Pasa den ostegunean, Apirilaren 6an, KORRIKA Bilbora heldu da eta antimilitaristok lekukoa hartu dugu, Bilboko kuartel militarraren ondoan (aspaldiko Gobernu Militarra).

 

Korrika 2017-4-6 1

 

Gastu Militarrik EZ!!


Gure kilometroan aldarrikapen bikoitza egin nahi izan dugu: alde batetik gastu militarrerako aurrekontuetatik ateratzen den dirua gero eta haundiagoa dela salatu, eta beste aldetik gastu sozialarako erabiltzen den dirua gehiago izatea eskatu. Osasunerako, hezkuntzarako, guztiontzako laguntza sozial duinak izateko, instituzioek bideratzen duten dirua ez da batere nahikoa, eta gero eta gutxiagoa da. Euskarak ere ez du jasotzen merezi eta behar duen dirua.

 

Korrika 2017-4-6 2



KORRIKA herri mugimendu erraldoia da. Euskara da aldarrikapenik garrantzitsuena, baina beti egon da lekutxo bat beste aldarrikapen desberdinak egiteko. Antimilitaristok horregatik parte hartzen dugu, alde batetik KORRIKA bera eta AEKren helburuak bultzatzeko, eta bestalde, beti bezala, gure aldarrikapenak plazaratzeko.

 

KEM-MOC, BILBOKO TALDE ANTIMILITARISTA

KOORDINADORA ANTIMILITARISTA KAKITZAT

 

 

Share