Sinkuartel

Otsaila 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 1 2 3 4 5

KEM-MOC kolektiboak gastu militarraren aurrekontuen %30ko igoeraren “inuxentada” salatzen du.

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Inuxente Eguna dela eta, KEM-MOC talde antimilitaristak “ejerzitoak datorren urtean berriro inuxentada bat egingo digula” salatu du. 2017ko Estatuaren aurrekontu orokorrak Defentsa-ministerioko gastua %30a igotzea pentsatu du, 2016ko 6.900 milioi eurotik, 2017ko 8.900 milioi eurotara pasatuz. Horrela konfirmatu zuen egun hauetan Cospedal ministrak Kongresuko talde parlamentarioen Defentsako bozeramaileei.

 

InuxentesKEM-MOC2015


Xahubide hau ikusi eta gero, kolektiboak aldarrikapen hau egin du: “Ez izan inuxente, izan desobediente.” KEM-MOC taldeak hau adierazi du: “Diru kopuru handi hori gure zergetatik dator, horregatik, urtero Bilbon Eragozpen Fiskalaren bulegoa zabaltzen dugu, jendeak injustizia horri desobeditu ahal izateko, haien zergetatik gastu militarrerako erabiltzen den dirua, gizarte helburuetan inbertituz.”

 

InuxentesKEM-MOC2014

 

“Estatuaren Aurrekontu Orokorretan gastu militarra handitu egin da iazko diru kopuruarekin konparatuz, beste Ministerioetan gertatu ez den moduan, Gizarte eta Hezkuntza kaltetuenak izanik”, salatu du talde antimilitaristak, “eta hori gutxi izango ez balitz, datu horiei beste Ministeriotan dauden gastu ezkutuak gehitu behar dizkiogu, hala nola Industria Ministerioak finantzatzen duen armagintza edo Kanpo Arazoetarako Ministerioak finantzatzen dituen nazioarteko ekintza militarrak, eta beste asko.” 

 

InuxentesKEM-MOC2013

 

“Militarizazioaren alde Estatuak egin duen apustua argi dago. Estatuak gerra-kultura hori sustatzeko behin eta berriro egiten dituen ekintzak salatzen ditugu” dio talde antimilitaristak. Haien ustez, azken urteotan erlazio internazionalak militarizatzeko joera dago, adibidez, errefuxiatuen krisi humanitarioaren aurrean mugen militarizazioa, gatazketan inplikatutako herrialdeei armen salmenta egitea edo NATOren Rotako baseko misilen kontrako ezkutua, kasu guztietan aldez aurretik onartutako akordio internazional eta nazionalak hautsiz.”

 

GASTU MILITARRAK BEHAR SOZIALETARA
EZ EMAKUME, EZ GIZON, EZ EURORIK GERRARAKO

 

 

 

Share