Sinkuartel

Ekaina 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2

ZINE-FORUM ZIKLOA: "Desobedientzia, ezbiolentzia, umorea eta erresistentzia: Radu Mihăileanu” (Abenduak 18 / Urtarrilak 15 / Martxoak 12)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Zine-forum ziklo barri bat proposatzen dugu: oraingo honetan Radu Mihăileanu (Bucarest, 1958) zuzendariaren filmografiara hurbilduko gara. Mihăileanu Errumaniako judu zuzendari bat da, Frantzian hezita, eta bere filmetan hurbileko egiten zaizkigun osagai batzuk batzen ditu: desobedientzia, ezbiolentzia, erresistentzia... eta umorea, umore garratza batzutan, goxoa bestetan, baina beti ere sendagarria.

 

Mihăileanu zuzendariaren pelikulek elementu ezberdinak erakusten dizkigute: “El tren de la vida” (1998) edo "El Concierto" (2009, bere pelikula ezagunena) filmen inozentzia, “Vete y vive” (2005)  filmaren drama bizia, edo “La Fuente de las Mujeres” (2011) pelikularen edertasuna. "Traidor" (1993) drama politiko gogorra bere lehen metraje luzeko filma izan zen (ez dugu hau ikusiko ez delako existitzen formatu baten ere ez, baina jatorrizko bertsioan HEMEN ikus dezakezue).

 

Hauek dira proposatzen dizkizuegun hiru hitzorduak

 

El tren de la vida

 

Abenduak 18


“El tren de la vida” (1998)
Europa Ekialdeko judu talde batek tren bat antolatzen du nazien konboiak ekiditzeko eta Israelera ihes egiteko.


103 min.

FITXA
TRAILER

 

Lekua: Bakearen Etxea (Fika 4, Bilbao)
Ordua: 18.30

 

 

Vete y vive

 

Urtarrilak 15

 

“Vete y vive” (2005)

80. hamarkadan Etiopiako juduek Israelen izan zuten harrerari buruzko drama bizia. Kristau ama batek bere semea judutzat aurkezten du, bere bizitza salbatzeko.

  

142 min.
FITXA
TRAILER

 

Lekua: Bakearen Etxea (Fika 4, Bilbao)
Ordua: 18.30
OHARRA: PELIKULA HAU JATORRIZKO BERTSIOAN IKUSIKO DUGU, AZPITITULUEKIN.

 

La fuente de las mujeres

 

Martxoak 12

 

“La fuente de las mujeres” (2011)

Pelikula eder honek Ipar Afrikako herri txiki bateko emakume talde baten altxamenduaren istorioa kontatzen du. Emakume hauek kokoteraino daude komunitatea mantentzeko beharrezko lanak egiteaz, mendira ura hartzera joatea adibidez.  


120 min.
FITXA
TRAILER

 

Lekua: Bakearen Etxea (Fika 4, Bilbao)
Ordua: 18.30

 

 

 

Share