Sinkuartel

DATORRENA

No events
Azaroa 2018
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2

Konpartsariok

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

SINKUARTELEKO ASANBLADA: 2018-2-22

 

372782 201874183234655 802270290 n

 

 

Hurrengo Otsailak 22, EGUENA, Sinkuarteleko hurrengo asanblada izango dugu, Aratusteak baloratzeko eta urteko egutegia antolatzeko.



Beti bezala, asanblada Bakearen Etxean izango da (Fika 4, Bilbao), 20.00etatik aurrera, merendola egongo da, beraz han itxaroten zaituegu guztioi.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

San Tomás 2017

 

San Tomas 2017

  

XIX. mendean baserritarrak hirira etortzen ziren urtean behin lurretako jabeari errenta ordaintzera. Betebeharra aprobetxatuz, saltokiak jartzen eta beraien produktuak saltzen zituzten eta hiriko biztanleek aprobetxatzen zuten kalitatezko jakiak erosteko. Handik gutxira baserriko produktuak saltzeaz eta erosteaz gain, aukera hori baliatu zen lagunekin edateko eta, oro har, ondo pasatzeko.

 

Hori guztia orduko garaikoa izan zen. Orain, gauza asko aldatu dira, baina San Tomas bihurtu da guretzat gabonetako oporren eta urte aldaketaren abiapuntua. Begien bistako arrazoigatik Bilboko azokarik garrantzitsuena dugu bertoko produktuez gozatzeko. Eta, jakina, Bilboko Konpartsak, beti legez, gure izaera txirene eta parrandazalea kontuan hartuta, itzelezko jai horretan egon behar dugu. Hori dela eta, urtero ekitaldi pilo bat antolatzen dugu San Tomasen parte hartzeko eta jai-giroa zabaltzeko. Beti ere, gure baloreak hauek izanez: herritarren partehartzea, pertsona guztien giroan sartzea eta dibertsioa modu osasungarrian eta berdintzailean. Hau da, mendeetako tradizioari ukitu modernoa gehitzen diogu.

 

Hurrengoak nabarmendu behar ditugu:

 

– Konpartsakideok antolatzen dugun txosna eta horren ardura hartu
– Indabakada herritarra, beganoentzako bertsioa barne
– Egutegia (benetakoa, ez egun horretan banatzen diren bezalakoa); horrekin, gainera, Bizkaiko landei eta baratzei laguntza ematen diegu eta baserriko produktuen lote baten zozketan parte hartzen dugu
– Eszenatokian kontzertuak ditugu

 

Ikusten duzuenez, ahalegin handia egiten dugu zuek denok ahalik eta ongien igaro dezazuen egun horretan; hau da, Aste Nagusiko egun bat balitz bezala, baina apur bat hotzago!
Beraz, ETOR ZAITEZTE ETA ONDO PASA

 

 

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aste Nagusia 2017: Trianguneko Programazioa

 

Triangune 2017

 

Triangune 2017 2

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL