Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Herria Bizirik! Defendamos Errekaleor (Manifestazioa, 2017. Ekainak 3)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Errekaleaor 3-6-2017

 

Errekaleor (Vitoria-Gasteiz), astelehena, 2017ko maiatzaren 22a.


Gure borroka kide diren ameslari guztiei:


Errekaleor auzotik idazten dizuegu, orain dela hiru urte hamar ikasleek abiaturiko auzo errebeldetik. Inork espero ez bazuen ere, guk geuk ere ez, auzo oso bat biziberritu dugu hiru urte hauetan; udaletxearen gose espekulatiboa gelditu eta gure bizitzaren jabe izateko aukera eraiki dugu 150 pertsonen artean. Ordea, herri boterearen espresio oro, definizioz, sistemaren kontrabotere den heinean, kontrolatua, suntsitua eta eraitsia izan behar da. Lehenengo urratsa, maiatzaren 18an eman zuten, bortizkeriaz baliatuta auzora sartu eta auzokideok argi gabe utzi gintuztenean, umeak eta agureak zerbitzu minimorik gabe utzi zituztenean. Hau ez da eraso soil bat izan, berehalako desalojoaren prestakuntza baizik.


Herri boterearen espresio guztiek jasaten dituzten erasoen aurrean, elkartasuna dugu praktikarik eraginkor eta zentzudunena. Bada, edukiz bete behar dugu gure borroken lokarri eta pizgarri izan den elkartasun hori; noranzko anitz dituzten keinu, babes eta indarrak bilakatu behar ditugu gure trintxera koloretsuak. Herri boterea gauzatzeko sortzen ditugun bitarteko guztiak suntsitzen dituzten testuinguru honetan, ezinbestean, aukera bat bezala interpretatu behar ditugu horrelako erasoak, herria (bere definizio zabalenean) batu eta indartzeko aukera bezala, alegia. Ez badugu elkartasuna modu honetara ulertzen eta ez baditugu horrelako erasoak geure sentitzen, hamarnaka Errekaleor izango dira desalojatuak, eta ehundaka herri ekimen mehatxatuak.


Errekaleor bere sorburuan herriarena delako, ekainaren 3an deitu dugun manifestazio internazionala zuena da, herriarena da. Hortaz, denona defendatzera gonbidatzen zaituztegu, gure indarren fruitu diren aldarrikapen oro txertatuz. Guk soilik, hezurdura jarriko dugu, leloa (“Guk Argi Daukagu, Herria Bizirik!”), eta zuen aldarrikapen eta borrokez betetzean giharra gorpuztuko da. Borroka denek bat egitea espero dugu, gaurkoan tokatu zaigun Errekaleorren defentsaren alde. Horregatik, deialdi honen zabalpenean laguntzeaz gain, manifestaziora bertaratzea eskatzen dizuegu, zuen lelo, elkartasun keinu eta aldarrikapenekin batera.


Batasunak indartsu egiten gaituela erakutsiko diegu gure ametsak eraistera datozenei!


Errekaleor herriarena delako, Guk argi daukagu, Herria Bizirik!


Errekaleor Bizirik!


Zalantzak, eskaerak edota elkartasun keinuak bidaltzeko kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 

 

Share