Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

M15M: VI URTEURRENA (2017-5-15)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

M15M 15-5-2017

 

MAIATZAREN 15ean, HARTU ENPARANTZA


19tan: Sistemaren Korrupzioaren aurkako bilkura


M15M mugimenduaren 6 urte ondoren, egoerak okerrera egin du. PPren gobernuak, gure eskubide eta askatasunak moztu nahian, LAN ERREFORMA, MOZAL LEGEAK, PENSIOEN ERREFORMA, LOMCE legeak atera ditu.


Pobreziak eta desberdintasunak gora egin dute. Bien bitartean, enpresen irabaziek gora egin dute, zeren ia ez dute zergarik ordaintzen eta soldatak jaitsi egin dizkigute. Egunero ikusten ari gara politikoen korrupzio kasu berriak, epaile eta enpresa loturak nabarmenduz.


Influentziak erostea bihurtu da politika jardueraren oinarria. Dirua boterea da, eta horrekin enpresariek politikoak sobornatzen dituzte. Gobernuan daudenek berriz, diru publikoaz epaileak, kazetariak, fiskalak, langile publikoak eta afiliatuak sobornatzen dituzte lanpostu finkoak eta ongi ordainduak eskainiz.


SISTEMAREN OINARRIA SOBORNOA DA DAGOENEKO. SISTEMAK EZIN DIO KORRUPZIOARI ERASO, KORRUPZIOA BERA DELAKO SISTEMA.


Azpikook, prekariook, etorkizunik gabekook, kooperazioa eta elkarlaguntza behar dugu, ekonomia espekulatzaileari alternatibak sortzeko, hori bait da kapitalismoaren iruzurra eta korrupzio galanta. Gobernuak behar dute egon herriaren mende, ez alderantziz. Beste bizikera bat nahi dugu, konpartituz, erabakiz, kooperatuz. Benetako demokrazia, orain.


Etorri 15ean -astelehena- Arriagara, eta partekatu gurekin borroka, eztabaida eta hausnarketa.

 

M15M BIZKAIA

 

 

 

Share