Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Bilboko Kolektiboak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ongi Etorri Errefuxiatuak: Deialdia: Salatzeko Nazioarteko Ekintza I30

 

OEE 30-9-2017

 

Irailaren 26an, errefuxiatuak birkokatzeko eta berrezartzeko epea bukatuko da, baina Europako gobernuek ez dituzte bete beren kuotak. Espainiako Estatuko Gobernua ez da iritsi % 11ra.


Hori dela eta, egoera salatzeko ekintza indartsua egin nahi dugu, eta espero dugu zu ere bertan izatea.


Irailaren 30ean, 12:30etan, Plaza Eliptikoan egongo gara, Gobernu Zibilaren parean, ozenki salatzeko Europako gobernuek ez dituztela bete beren harrera-konpromisoak eta horrek pertsonei eragiten dizkien ondorio larriak.


Zatoz eta egin bat gurekin!!

 

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK BIZKAIA

 

 

 

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BBVAren aurkako Plataforma: Deialdia: Hasankeyf-en aldeko elkarretaratzea (Bilbao, 2017-9-23)

 

Hasankeyf 23-9-2017

 

Hasankeyfen aldeko (Kurdistan) 2. Ekintza Eguna Globala: 2017eko irailaren 23an, 12:00, Plaza Biribilean, Bilbon.


Irailak 23 Tigris ibaia eta Hasankeyfen defentsarako mundu mailako bigarren ekintza eguna deitu dute. Hasankeyf herria, turkiar estatuaren menpe dagoen Kurdistanen kokatzen da, Herri hau, BBVAk finantzatzen duen Ilisuko urtegi megaproiektuaren eta instalazio hidroelektrikoen mehatxupean aurkitzen da, Proiektu hau eztabaidagarria izateaz gain, aurrekaririk gabeko “suntsipen handiko arma kulturala” izan liteke. Hiriaren %80a, 300 aztarnategik osatutako ondare arkeologikoa bere osotasunean eta 200 herri inguru urtegiaren azpian desagertuko lirateke. Urtegiak 11.000 miloi metro kubikorekin Turkian hobekien mantendutako Erdi Aroko herri honetako aztarna bizantziar eta otomandarrak ur azpian utziko ditu, 75.000 pertsonen desplazamendua eraginez.

 

Antolatzaileak: BBVAren aurkako Plataforma eta Kurdistanekin Elkartasun Ekimena

 

Informe sobre la situación actual del proyecto ILISU y el Proyecto para su Central Hidroeléctrica y HASANKEYF.

 

Hasankeyf eta Ilisuko urtegiari buruzko aurreko albisteak:


Hasankeyf seleccionada como una de las 7 ciudades en mayor peligro de extinción.
No sólo el ISIS destruye patrimonio histórico: ¡Turquía y el BBVA también!
Protesta contra injustos planes de reasentamiento en Hasankeyf y el embalse de Ilisu.
El embalse Ilisu casi terminado, pero no como pretende el gobierno.
Error en prueba para la recolocación de la tumba de Zeynel Bey para el embalse de Ilisu.
Stop Ilisu: BBVA aumenta su involucración con Garanti.
El conflicto militar surge en torno al embalse de Ilisu (Kurdistan).

 

 

 

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Munduko Arrozak (Bilbao, 2017-7-1)

 

Munduko arrozak 2017

 

MUNDUKO ARROZAK herri ekimena Bilboko BILBO ZAHARRA, SAN FRANTZISKO ETA ZABALAKO TALDEEN KOORDINAKUNDEAK antolatzen du. Kulturartekotasuna eta parte hartzea bultzatzea dira gure helburuak, horretarako han eta hemen jaiotako pertsonen topaketak sustatzen ditugu. Arroza da gure errealitatearen ikurra eta sukaldaritza lehiaketan erabili behar den produktu nagusia. Badaude beste motako jarduera batzuk eta guzti horien bidez, 2017ko uztailaren 1ean, Mariaren Bihotza plazan, harremanak sortuko ditugu eta gure auzoetan dagoen aniztasuna konpartitu eta gozatuko dugu. Ezin dugu salatu gabe utzi gure auzoetan pairatzen den giza-bazterketa.


9:00 Mahai eta aulkien banaketa izena eman dutenei
11:00 Zenbait jarduera: umeen jolasak, abestiak, poemak eta arrozen prestaketa taldeka
13:00 Manifestazioa auzoko kaleetan zehar
13:30 MUNDUKO ARROZAK lehiaketa gastronomikoa
14:30 Herri bazkaria
16:00 Dantzen emanaldia eta sari banaketa


Aurten 115 talde eta 3.500 pertsona baino gehiago izena eman dute San Frantziskoko 14. Munduko Arrozak ekimenean parte hartzeko.

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Tailerra: Maskulinitate berriak. Gizarte eraldaketa eta giza garapena (Bilbao, 2017ko Ekainak 26-27-28)

 

Taller nuevas masculinidades Junio 2017

 

 

Gizonok feministak izan ahal gaitezke? Gizon eta emakumeentzako tailer ziklo honetan galdera hau erantzuten saiatuko gara, maskunilitatea eraikitzearen eta gizarteratzearen prozesua nolakoa den ulertuz. Eguneroko bizitzan gure boterea eta pribiliegioak nola erabiltzen ditugun aztertuko dugu. Gainera, gure eguneroko harremanetan benetako aldaketa pertsonal eta kolektibo batetarako estrategiak landuko ditugu.


Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunera iristeko, gure burua eta gizartea eraldatzeko gai izan behar dugu.


Gai hauek “Maskulinitate berriak. Gizarte eraldaketa eta giza garapena” Arkaitz Lopezek eta Fede Abreuk emandako ikastaroan landuko ditugu. Ekainaren 26, 27, 28 arratsaldeko 5etatik 8etara Hikaateneo kultur etxean egongo gara. Interesatuta bazaudete, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu korreoan izena eman dezakezute. Guztiok gonbidatuta zaudete.

 

MUNDUBAT

 

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL