Sinkuartel

DATORRENA

21 abendua
SANTO TOMÁS
11 urtarrila
SINKUARTELEKO ASANBLADA
Abendua 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

DEIALDIA - Mungiako Kuartelera XXVII Martxa Antimilitarista (2016-11-12)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Cartel Marcha a Soietxe 2016

 

Urtero bezala, Bizkaiko zenbait taldeak, tartean Ekologistak Martxan, Butroi Bizirik Transizioan, Berri Otxoak, Kakitzat, Ernai, Eguzki, Askapena, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Baratzea Gatika, MUNGIAKO SOIETXEKO kuartel militarraren aurkako martxa egingo dute Azaroaren 12an. Aurten XXVII. aldia da protestaldi hori egiten dena.


Aurten ere bai, aitzurra eskuan hartuta, lur zoru hauek porruak landatzeko izatea eskatuko dugu, gizartearen behar izan bat izateaz gain, porruak osasungarriagoak eta bonbak eta balak baino hobeto digeritu ahal direlako. Guzti horrengatik, Soietxeko kuartel militarraren aurrean porruak landatuko ditugu.

 

Martxaren edizio honetan Gobernuak militarizazioan duen apostuari uko egin nahi dugu, are gehiago desberdintasuna handiagotzen dituen murrizketen kontestu honetan. Bide horretatik, populazioaren geroa bazterketa sozial eta pobrezia baino ez dira.


Gogoratu, Azaroaren 12an Mungian elkar ikusiko dugu Soietxeko kuarteleraino batera joateko, bere desagerpena eskatzeko eta lur horiek kuartelaren ordez porruz landaturiko zelaiak izatea.

 

BOTA KUARTELIE TA EREIN PORRUE!
XXVII SOIETXEKO KUARTELERA MARTXA, MUNGIAN
DESMILITARIZAZIO SOZIALAREN ALDE!

 

Azaroak 12, zapatua
Mungiako Foruen Plazan, 11.00tan
Moyua Plazan (Bilbao) 10.00tan autobusa hartzeko
Mundu guztia gonbidatuta dago umore onez ospatuko dugun egun errebindikatibo honetan parte hartzera.
Zatoz!

 

 

 

Share