Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Elkarretaratzerako deialdia: Ez dugu konplize izan nahi (Getxo, 2017-9-17)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

OEE 17-9-2017 2

 

“EZ DUGU KONPLIZE IZAN NAHI” MANIFESTUA


Duela gutxi jakin dugu 2016 urriaren geroztik, Bilboko portuak Saudi Arabiarako 300 lehergailu edukiontzi baino gehiago bidali dituela. Informazio hori, ezaguna izan da pertsona baten ausardiagaitik. Ez zuen konplize izan nahi, informazioak sekretu istituzionala izan arren. Ez zuen nahi armen merkataritza sekretupean gorde zedin. Sektoreko enpresentzat oso erosoa izan arren.


Lehergai horiek 650 milioi euroren parte bat bakarrik dira, Espainiak Saudi Arabiari saldu dizkionak 2015etik aurrera, Yemeneko guda krimen batzordearen arriskuan egon arren, 2015eko martxoak geroztik, herrialdeen koalizioa Saudi Arabia buru duelarik, biztanle zibila, merkatuak eskolak, ospitaleak eta etxeak bonbardeatzen ditu. Saudi koalizioa eta Huzies errebeldeek giza eskubideen errespetua eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren errespetua alde batera utziz.


"Bonben euria" laguntasun humanitarioetarako sarbidea oztopatzen duen Saudi koalizioak inposatutako itsasoko eta aireko blokeoa areagotu egin da. Gudak, Yemen gosetean, miserian eta gaur egun kolera epidemian sartu du. Ia miloi erdi pertsona dira kaltetuak eta 2000 bizitza galdu dira. Herrialde hori, gatazkaren aurretik munduko txiroenetariko bat zen. Gaur egun, mundu mailako Kolera epidemia larrienetakoa sufritzen ari da.


Arrazoi ekonomikoek, giza eskubideak urratzen dituzten herrialdeen arteko harreman moralaz harago, Saudi Arabiarako armen salmentak legez kanpoko eragiketak dira, arma merkataritzako ituna ez betetzeak armen trasferentzia debekatzen du, esportazio estatuak badaki gudako krimenak burutzeko direla. Baita ere, Espainiako merkataritza legeak eta zuzenbideak salmenta ez dela baimendua izango. Giza eskubideen urraketen egoeretan erabili daitezkeen arrazoizko frogak daudenean.


Horregaitik, Espainiako Gobernuari eskatu nahi diogu Saudi Arabiara eta Yemenen koalizioaren buru diren beste herri guztietara egiten duten armen salmentak uztea. Saudi Arabiara armak esportatzeko baimenak ukatzen jarraitzea, arriskua jakina den bitartean.


Beti ere, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen edo zuzenbide humanitarioaren buruzko urraketa larriak ikustean.


Espainiako Gobernuak Saudi Arabiara armen esportazioa baimenduz gero, Gobernuak gerrako krimenen konplize bihurtzen gaitu.

EZ DUGU KONPLIZE IZAN NAHI!

 

AMNISTÍA INTERNACIONAL, FUNDIPAU, GASTEIZKOAK TALDE ANTIMILITARISTA, GREENPEACE, KEM-MOC BILBAO, ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

 

 

Share